‘Mara txapelketa’ solidarioarekin bat egiteko aukera dago larunbatean

0
1488

Kartela: Mondragon cf

Zapatu honetan (ekainak 14) ospatuko da ‘Mara txapelketa’ solidarioa Mojategin. ‘Cln1’ gaixotasun arraroa sufritzen duen Mara neskato arrasatearrari laguntzeko helburuarekin antolatu du Mondrak txapelketa.

Batetik 2013an jaiotakoen txapelketa izango da goizean eta bestetik kuadrilen arteko futbol 8ko txapelketa arratsaldean.

Egitaraua

– Goizean, 2013an jaiotakoen 11ko txapelketa izango dugu euskadiko talde ezberdinen parte hartzearekin. Lehiaketa hau goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00era jokatuko da.

– 10:00-14:00 bitartean puzgarriak jarriko ditugu umeetzat, Real Sociedad fundazioaren eskutik. 

– Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, +16 kuadrilen arteko 8ko futbol txapelketa jokatuko da.

“SARRERA SOLIDARIOA” 3€ kobratuko da (ume-gazte zein helduei), honekin; txapelketa ikusteko, puzgarrietan jolasteko eta otar baten zozketan parte hartzeko zenbakia eskuratuko da. Batzen den dirua, MARAren familiari laguntzeko izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen