Beheko testua eta argazkia: Harreman denda.
Maitane Torrealdai arrasatearrak eskuratu du HARREMAN DENDAko gabonetako saskia. Pozik agertu da Maitane, berak esan digunez lehen aldia baita “zerbait tokatzen zaidala”. Ohiko bezeroa, gustuko ditu dendako kafea eta txokolatea. Eta askotan erosi behar die kakaozko krema gozoa semeei. Bidezko Merkataritzako produktu sorta dotorea eraman du etxera oraingoan. Bejondeiola!




