LEK-eko ekintzak atsedena hartuko dute asteburu honetan

0
379

Testua: Arrasate LEK

Hiru aste dira LEK-eko asteburuetako ekintzekin buru belarri gabiltzala. Urtarrila osoan lehiaketak bertan behera egon ondoren, bueltatu gara asteburuetako ekintzen errutinetara. Asteburu honetan hainbat ekintza izan ditugu. LH 1. mailako ikasleek JOLASHEZI topaketa ospatu zuten Eskoriatzan, LH 3 eta 4. mailakoek saskibaloi ko jardunaldia izan zuten Musakolan, LH 5 eta 6. maialkoak futboleko txapelketan murgildu ziren Ibarra futbol zelaian (hemen duzue ikusgai behin behineko sailkapena) eta LEKE kirol egokituko taldekoek herri kiroletako topaketa ospatu zuten musakolako frontoietan. Hemen dituzue  zapatuko argazkiak ikusgai. 

Aste honetan, ihauteriak direla eta, LEK-eko asteburuetako ekintzek atsedena hartuko dute eta martxoaren 5ean egongo gara bueltan ekintza gehiagorekin. Honekin batera eta arrazoi berdinagatik, hurrengo astean eskola kiroleko saio batzuk ez dira egongo. Ikastetxe bakoitzeko koordinatzaileak emango dizue datorren asteko saioen berri.

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimenak aurrera darrai. Astetik astera, bai parte hartze kopurua eta tontor kopurua ere igotzen ari dira eta oso pozik gaude ekimenak jaso duen erantzunarekin .Hemen ikusi dezakezue argazkiak

Bukatzeko, zuen seme-alaben LEK-eko monitoreak berain ikaskuntza prozesuaren baitan, formakuntza ezberdinak jasotzen ari dira. Otsailaren 21ean adibidez, Arrasateko Udaletxeko euskara sailaren bitartez, euskara formazioa jaso zuten kulturate aretoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen