“Legebiltzarrerako hauteskudeetarako EAJ-ak atera dituen emaitzekin pozik gaude”

0
725

Testua: EAJ/PNV (Arrasate)

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi diezkiegu 3.381 boto hoien atzean dauden Arrasateko gizon eta emakumeei EAJri beraien bozka eta konfiantza emateagatik. Dena den datu bereizgarria eta aztertzekoa da abstentzio maila hain altua izatea Euskadin, Gipuzkoan. Gure herrian ere honek isla izan du.

Horregatik abstentzio hain altua, pandemiaren eragina eta azken finean hauteskunde hauek izan duten ingurunea eta baldintzak kontutan izanik Legebiltzarrerako hauteskudeetarako EAJ-ak atera dituen emaitzekin pozik gaude. Gipuzkoan eta Euskadin lehen indarra izaten jarraitzen dugu eta guk lanean segituko dugu bide honetatik jarraitzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen