Lehenik eta behin eskerrak eman nahi diezkiegu 3.381 boto hoien atzean dauden Arrasateko gizon eta emakumeei EAJri beraien bozka eta konfiantza emateagatik. Dena den datu bereizgarria eta aztertzekoa da abstentzio maila hain altua izatea Euskadin, Gipuzkoan. Gure herrian ere honek isla izan du.
Arratsaldeko 20:00ak arte egongo dira zabalik, baina, hala ere, herritar asko goiz jeiki egin dira botoa ematera joateko.
17.284 arrasatear daude gaur lehendakari berria aukeratzeko hautestontzietara deituta. Hauteskunde-mahaiak goizeko 9:00etan ireki eta arratsaldeko 20:00etan itxiko dituzte . Hala ere,...
Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren Eusko Legebiltzarreko
zerrendaburuak Arrasaten esan duenez, datorren igandean "botoa ematera
joan behar dugu, asko dugulako jokoan: Euskadiren etorkizuna eta Debagoienarena
bezalako eskualdeena". "Beldurragatik edo nagikeriagatik" etxean
ez geratzeko deia egin die boto-emaileei, izan ere, uztailaren 12etatik aurrera
ezin da "inolako...
Herritarrek posta bidezko botoari buruz zer iritzi duten eta Covid-19aren aurkako neurri egokia iruditzen zaien jakiteko kale inkesta argitaratu dugu. Gainera, hurrengo legegintzaldirako politikariei zer eskatuko lieketen kontatzeko eskatu diegu.
Bertan Elkarrekin Podemos-IUeko lehendakarigaia Miren Gorrotxategi izan da, baita Jon Hernandez Legebiltzarrerako hautagaia ere, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua eta Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguren koodinatzaile orokorra.
Ekitaldian Elkarrekin Podemos-IUko lehendakarigai Miren Gorrotxategi izango da, baita Jon Hernandez Legebiltzarrerako hautagaia ere, Rafa Mayoral Unidas Podemoseko diputatua eta Pilar Garrido Podemos-Ahal Duguren koodinatzaile orokorra.
Ekainaren 25ean, hasi zen Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde-kanpaina. Elkarrekin Podemos-IUk kanpaina-ekitaldia...
Eh Bilduk ekitaldi berezia egin du gaur Arrasaten, uztailaren 12ko hauteskundeetarako zerrendetako izen handietako batzuk ez dira falta izan. Maddalen Iriarte lehendakarigaiak ere parte hartu du Arkaitz Rodriguezekin batera. Beraiekin Arrasateko EH Bilduko Maider Morras ere egon da aurkezlari gisa.
Atzo, ekainaren 25ean, hasi zen Eusko Jaurlaritzarako hauteskunde-kanpaina. Elkarrekin Podemos-IUk, bere aldetik, ohiko den kartelen itsatsiketa egin zuen. Uztailaren 4an Elkarrekin Podemos-IUk kanpaina ekitaldia egingo du Arrasaten goizeko 11:00etan Seber Altube plazan (euria egiten badu Biteri plazan). Bertan Elkarrekin...
Arrasateko PSE-EEk bere bulegoa berrireki du, uztailaren 12ko Hauteskunde Autonomikoei begira. Izan ere, hauteskunde-mahaietara joango ezingo diren pertsonentzat laguntza-zerbitzu bat abiatu du, ohiko posta bidez botoa eman dezaten.
PSEk iragarri duenez astelehenetik aurrera, eta uztailaren 2ra arte, bulegoa zabalik...
Arrasateko Ezker Anitza-IUk bozka postaz emateko bere bulegoa zabalik izango du martxoaren 26ra arte, apirilaren 5ean bozka ematera hauteskunde-mahaietara bertaratu ezingo dutenentzat. Ezker Anitza IU-ren egoitza Aldai kaleko 9 zenbakian kokatuta dago, eta zabalik izango da asteartetan eta asteazkenetan...
Arrasateko Udaleko PSE-EEko zinegotzi ohiaren familiaz gain, Eneko Andueza PSE-EEko Gipuzkoako idazkari nagusia, Idoia Mendia PSE-EEko Euskadiko idazkari nagusia...