“Landaluzen beti zaindu dugu iragana eta oraina elkartzea” [Publierreportajea]

0
1571

Bertako harategia gazta, saltxitxa, hanburgesa eta kalloengatik nabarmentzen da

Landaluze harategia Iturriotz kalean bertan dago 80ko hamarkadaren erdialdetik, garai hartan Erdiko Kaleko lokal zaharretik gaur egun duten lokalera aldatu baitziren. Baina arrasatear klasiko honen historia askoz atzerago doa. Zehazki, gerra zibilaren urteetara, Landaluze familiako lehen harakinetako batek Otxandio utzi zuenean, eta egoerak behartuta, Arrasatera etorri zenean.

Horrek esan nahi du Landaluze harategia Arrasaten tradizio familiar handiena duen negozioetako bat dela, eta bere sektorean Euskadin esperientzia handiena duen harategietako bat. Arduradunen hitzetan, garrantzitsuena gauzak beti estilo propioari jarraituz egitea da: “Orainaren eta iraganaren arteko oreka bilatzen saiatzen gara. Bi fronte horien arteko borroka, ahalik eta ikusle gehienengana iritsi ahal izateko. Hemen betiko produktuak eta produktu esklusiboagoak aurkituko dituzte, betiere kalitate zigiluarekin. Beti saiatu gara bezeroak bilatzen duena bertan eskura izatea, baita etengabean sartzen ari garen produktu berriak eskura izatea ere”.

Izan ere, harategiak beti izan du kezka berezia bere produktuek zigilua izan dezaten: “Eusko Label markarekin (duela 25 urte baino gehiago martxan jarri zenetik) daramaten elikadura-negozio gutxietako bat gara. Guretzat, harrezkero, beti izan da betebehar bat, kalitatea ziurtatzen duena. Gainera, beti jartzen dugu arreta handia saltzen dugun guztiak gutxieneko baldintzak bete ditzan. Salgai jartzen dugun abere bakoitzaren haragia kontrolatzen dugu, eta bakoitzaren ezaugarriak zehatz-mehatz ezagutzeaz arduratzen gara”.


Bezeroek Landaluzen aurki ditzaketen produktu ugarien artean urdaiazpikoa nabarmentzen da, harategian bertan hezurgabetzen den gutxietako bat. Gainera, askotariko esnekiak daude, non gaztak diren protagonista nagusiak, eta kalloak espezialitatea dira. “Kallo, hanburgesa eta saltxitxak dira gure nortasun-marketako batzuk, baina bezeroak gustu guztietarako produktuak aurkitu ahal izango ditu bertan.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen