Gaur, uztailak 26, Ferrerias kaleko jaiak ari dira ospatzen. Goizean etxafleroek eta txistulariek girotu dute kalea eta arratsaldea ere ekintzaz beterik dator.
Haur jolasekin hasi da arratsaldeko plangintza. Besteak beste, itxulapikoekin ‘piñata’ jolasa, zaku eta arrautza lasterketak eta aulki jolasa izan dira. Umeek, gozokiz eta diruz jositako sariak irabazteko, dena eman dute. Gurasoek ere haien artean arrautza lasterketa egin dute eta ondorioz, barreak eta giro lagunkoia nagusitu da jokoek iraun duten bitartean.
Gero, indarrak errekuperatzeko txokolatada egin dute. Txokolatadaren ostean, erraldoiak eta txistulariak arituko dira kalean eta meza ere izango da parrokian.
Haur jolasen bideo eta argazkiak











































