Korda Rota talde arrasatearra Figueras Festen zuzenean ariko da

0
740

Laukoteak hardrocka plazaratuko du San Andres Jaixetako festibalean, tartean ‘Panem et Circenses’ diskoko abestiak eskainiz.

Argazkia: MB artxiboa.

Arrasate-Tarantoko taldea iaz ‘Panem et Circenses’ jendarteratzen hasi zen, eta ordutik zuzenekoak eman ditu.

Arrasateko Gaztetxean, Elgetako Gazte Egunean, Legazpiko Karibe Zaharra tabernan edota Danbaka lehiaketan.

Aurrera begira, eta San Andresko Jai Batzordeak iragarri bezala, Figueras Festen izango da maiatzaren 3an, zapatua Gudarien Plazan.

Batzordeak taldearen proposamena nabarmendu du: “Inoiz entzun al dituzu? Zure belarrietarako ezinbesteko esperientzia da. Zatoz maiatzaren 3an eta ez zara damutuko”.

Orain arte Antolakuntzak beste hiru talderen parte-hartzea ere baieztatu du: Neskatasuna, Malko eta Manifa.

san andresko jaixak

kordarota

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen