“Komunikazio EzBortitza Bizitzen”

0
124
Arberoa Ikastolaren dokumental emanaldia eta solasaldia

Datorren apirilaren 15ean, Donamartiriko (Behe Nafarroa) Arberoa Ikastolako kideak izango dira Arrasaten “Lepe Arberoan Komunikazio Ez Bortitza bizitzen” (2017, Zuzendaria Itziar Baztarrika) dokumentala aurkezteko. 

Proiekzioa Txatxilipurdi Elkarteak Komunikazio EzBortitzaren inguruan abian duen lan ildoaren baitan eta “Komunikazio EzBortitza; Bizi-hizkuntza bat” liburuaren argitalpenaren aitzakiapean antolatu da. Ekitaldian Arberoa Ikastolako kideek Komunikazio EzBortitzan oinarritutako eskolako dinamika aurkeztuko digute, eta dokumentala ikusteaz gain, gaiaren inguruan solasteko tartea izango dugu

(Hik Hasi aldizkarian argitaratutako erreportajea irakurtzeko egin klik hemen) “Komunikazio EzBortitza hezitzaileontzat, familientzat zein herritar ororentzat komunikazio modu interesgarria dela uste dugunez gero, hitzordu hau ere zurekin partekatzea gustatuko litzaiguke”.

EGUNA: Apirilak 15, osteguna
ORDUA: Arratsaldeko 18:00etan (ordu eta erdi inguruko iraupena)
TOKIA: Kulturateko areto nagusian
AFOROA: COVIDa dela eta aretoko partaide kopurua mugatua izango da. Antolaketarako, aurrez izena ematea eskertuko dugu.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen