Argazkia: MB artxiboa.
Arrasateko Udaltzaingoak 2023ko otsailaren 2an gizonezkoa atxilotu zuen droga trafikatzeagatik.
Efe agentziak azaldu duenez, Fiskaltzaren akusazioan oinarrituta, udaltzainek ondoko drogak antzeman zizkioten:
81 kokaina papelina (23’2 gramo) eta 27 kalamu tableta (121’6 gramo), orotara 2.886’75 euroko balioa zutenak.
Fiskaltzak hasieran akusatuaren aurkako lau urteko espetxe zigorra eskatzen zuen, baina epaiketan gizonak onartu ditu bere aurkako akusazioak.
Horren ostean, fiskalak onartu du akusatuaren toxikomania aringarria, eta fiskaltzak eskaera hiru urteko kartzelara murriztu du.
Dena den, epaitegiak erabaki du ez kartzelaratzea momentuz bertan behera uztea, bi baldintza beteko baditu:
Akusatuak ez badu deliturik egiten datozen hiru urteetan, eta desintoxikazio tratamendu bat hasten eta bukatzen badu.





Eskerrik asko udaltzaingoari. Gamelurik ez!!