Gaur arratsaldean, Otalora kaleko ohiko lasaitasuna eten egin du Monteazpi ingurutik desbideratuta atera den suziri batek. Lehergailua Goxo-Goxuako terrazara erori da eta emakume bat besoan eta saihetsean zauritu da.
Emakumea Arrasateko ospitalera eraman dute. Badirudi lehergailua ospakizunetan zeuden bizilagun batzuek bota dutela. Terrazan odol arrasto batzuk geratu dira.