gertaera
Albisteak
Gizon batek taberna bateko hainbat bezero mehatxatu ditu gaur gauean
Mondraberri - 0
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezin izan dute erasotzailea atxilotu, eta lokalean hainbat kalte material eragin dituen arren, ez da inor zauritua izan.
Albisteak
Laboral Kutxaren Garibaiko sukurtsala eraso dute gaur gauean
Mondraberri - 5
Ezezagunek Garibaiko sukurtsal honen kutxazainei margo gorria bota diete, beirak hautsi dituzte eta erakusleihoetan mezua margotu dute: ‘Gasteizko desalojoaren errudun!' idatzi dute. Erasoaren ondorioz, Laboral Kutxako kutxazainak oraingoz behintzat (goizeko 11:15ean) zerbitzuz kanpo daude.
Albisteak
Sute txiki bat izan da Malbinetako frontoian
Mondraberri - 0
Sute txiki bat izan da gaur arratsaldean Malbinetako (Gorostizako) frontoian. Udaltzaingoa, Ertzaintza eta Suhiltzaileak bertaratu dira. Sua 17.00ak aldera piztu da, eta antza arropa batzuk erre dira.
Albisteak
Sute txiki bat piztu zen atzo Udalpen
Mondraberri - 0
Alarma piztu zen atzo arratsaldean Polo Garaia inguruan (Udalpe Kalean), sute txiki baten ondorioz. Suhiltzaileek ez dakite zergatik piztu den sutea, baina azkar itzali ahal izan dute. Ez zen kalte pertsonalik edo materialik izan, eta suteak ez zuen jenderik zegoen gunerik harrapatu.
Albisteak
Atxilotu bat, San Andresko estankoan ustez lapurtzeagatik
Mondraberri - 0
Gaur goizaldean, 04:10 aldera, ezezagun talde bat San Andreseko estankoaren atzealdetik sartu da, auto bat kristaletik sartu ostean. Udaltzaingoa bertaratu da eta lapurretako bat atxilotu du. Inguruko bizilagunek Mondraberriri esan diotenez, lapurketa oso ondo planifikatuta zegoen: "Lurretik taulak hartu dituzte sarreraren azpian jartzeko eta ibilgailua errazago sartzeko. Ez da bat-bateko ekintza izan. Oso ondo zekiten zer egiten zuten ".
Albisteak
Hiru ibilgailuk talka egin dute Eroski pareko biribilgunean
Mondraberri - 0
Gaur arratsaldean, 15.25-ak aldera, hiru ibilgailuk talka egin dute Eroskiren biribilgunera sartzeko errepidean, Musakolan. Talkaren ondorioz, emakume bat ospitalera eraman behar izan dute badirudi zauri arinekin. Ertzaintzaren hainbat ibilgailu bertaratu dira tokira.
Albisteak
Gizon bat atxilotu dute kalean biluzik eta maskararik gabe joateagatik
Mondraberri - 0
Arrasateko udaltzainek gizon bat atxilotu zuten atzo arratsaldean, kalean biluzik eta maskararik gabe oinez zihoala ikusi ostean. Gizona atxilotu eta atxilotuta eraman zuten argazkian ikusi daitekeen bezala.
Albisteak
Auto batek su hartu du BM-ko parkingean
Mondraberri - 0
Auto bateo su hartu du BM-ko parking-ean arratsaldeko 16.15-ak aldera. Parkingera arrasateko munizipalak bertaratu dira eta sua itzaltzea lortu dute. Ez da zauriturik izan.
Albisteak
Auto batek aparkatuta zeuden beste hiruren kontra talka egin du Otaloran
Mondraberri - 0
Auto batek Otalora kalean aparkatuta zeuden beste hiru auto jo ditu gaur gauean, 22.30ak aldera. Aparkatuta zeuden autoak oso kaltetuta geratu dira, eta Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak jakitera joan da.
Albisteak
Pertsona bat Udalatx menditik erreskatatu dute erorketa baten ondorioz
Eguerdiko 12:15ak aldera, suhiltzaileek Udalatx mendian pertsona baten erorketaren abisua jaso dute. Suhiltzaileen informazio zerbitzuaren arabera, haustura bat izan du. Suhiltzaileak eta Ertzaintzaren patruila bat bertaratu dira. Azkenean, zauritua Galdakaoko ospitalera eraman behar izan dute helikopteroz.