Kazerolada, piketeak, manifa,… izango dira Greba Feminista Orokorrean

0
1750

Argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Denon Bizitzak Erdigunean Arrasate

Arrasate Denon Bizitzak Erdigunean ekimenak, Azaroaren 30erako, egitaraua ezagutzera eman du. Bezperan, azaroaren 29an hasiko dira ekintzak. Kazerolada egingo da gaueko 22:00etan, Arrasateko zenbait puntutan: Seber Altube plazan, San Isidro Plazan eta Maiatzaren Lehena plazan.

Azaroaren 30ean, goizean goiz hasiko dira piketeak 05:15ean Seber Altuben eta jarraitzeko, 07:00etan elkartasun piketeen txanda izango da. 9:00etan kale-bira egingo da herrian zehar, Seber Altube Plazatik hasita. Eguerdiko 12:30ean kontzentrazioa egingo da Herriko plazan. Ondoren, bazkaltzera joango dira Azoka plazara, ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ izeneko otorduaz gozatzera.

Arratsaldeko 15:30ean, eta Azoka plazan bertan, solasaldia izango da: ‘Greba egunaz harago’. Arratsaldeko 18:00etan manifestazioa egingo da herrian zehar, bi puntu desberdinetatik abiatuta: 1. Ospitale ondotik eta 2. Maiatzaren Lehena plazatik. Azkenik, 20:00etan atsedena hartuko dute.

Hortaz gain, hiru gune iraunkor izango dira herrian: Koordinazio gunea Iratin zabalik egongo da goizeko 08:00etatik gaueko 20:30era.

Halaber, Txikitxoko espazioa Zaintza gunea izango da 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Eta Seber Altuben Informazio gunea egongo da goizeko 09:00etatik gaueko 18:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen