2.6 C
Bergara
asteartea, 23 apirila, 2024
spot_img

Greba feminista orokorra

Arrasateko kaleak bete egin dira zaintza sistema publikoa eskatzeko

Euri ugari egin duen arren, asko izan dira Greba Feminista Orokorraren manifestazioan parte hartu duten arrasatearrak. Manifestazioa alde batetik Debagoieneko ospitaletik abiatu da, eta bestetik, Maiatzaren 1a plazatik. Biterin bildu ondoren, Arrasateko erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte Herriko plazan amaitzeko....

Greba Feminista Orokorrari buruz hausnarketa egin da Azoka plazan

Greba Feminista Orokorraren jardunaldian ere hausnarketarako denbora egon da. Bazkaldu ondoren, Azoka plazan 'Greba egunaz haratago' solasaldia egin da, eta greba honen arrazoiak aztertu dituzte. Bi taldetan banatuta, Publiko Komunitarioa Sistema, zaintza lanak, intersekzionalitatea eta Herri Akordioa bezalako gaiak jorratu...

Zaintzako, tartean Etxeko Laguntzako, langileen bizi-baldintzak plazaratu dira

Herritar ugari elkartu dira euripean eta eguerdi partean, Greba Feminista Orokorreko elkarretaratzean, Herriko plazan. Etxeko Laguntza Zerbitzuko zenbait langilek bertan parte hartu ahal izan dute. Beraien lana balioan jarri dute, lan-baldintzak salatu dituzte, eta neurri zehatzak planteatu dituzte: https://youtu.be/3sIawT_9d4g https://www.youtube.com/watch?v=4GFQyK37Yas https://www.youtube.com/watch?v=VsqW5nt7kd8 Gainera, Zaintza alorreko...

Kale-bira herrian zehar, greba deialdia zabaltzeko

Goizeko 9:00etan kale-bira egin da herrian zehar, Seber Altube plazatik hasita ospitaleraino, Lanbide eta Musakolako eguneko zentroan geldituz. Hortaz gain, pikete informatiboak egin dituzte jendea eta bertako komertzioak greba orokorrarekin bat egitera gonbidatuz. Seber Altube plazatik abiatuta, Gipuzkoa etorbidetik...

Grebaren arrazoiak gogorarazi dituzte gaur goizeko piketeetan

Irudiak: LAB debaldea Goizaldeko 5:15etan abiatu dira greba orokorraren aldeko piketeak, besteak beste, Grebaren alde ezezkoa bozkatu duten lantegietako langileei grebaren arrazoiak gogorarazteko. Ondoren 7etan elkartasun piketeak egin dira. Pikete informatiboak eguneko lehen ordutik ari dira greba feminista orokorraren berri...

Hiper Eroski, Hezkuntza, zenbait Udal-zerbitzu,… greba egiten dabiltza

Ordea, BM eta Lidl komertzioek ez dute grebarik egin. Polmetasan grebaren aldeko bozkek irabazi zuten arren, ez zen bozketa loteslea izan. Arrasate Herri Eskolak azaldu du "klaustrokide gehienek" eta "zaintza eta jangelako begiraleen gehiengoek" grebarekin bat egin dutela. Arizmendi Ikastolak...

Mondraberrik bat egingo du Greba Feminista Orokorrarekin

Hala erabaki dute bertako langileek bozka bidez, eta biharko egunean, Azaroak 30, langileek gutxieneko zerbitzuak egingo dituzte.

Lapiko-jotze ibiltariek Greba Feminista Orokorrera dei egin dute

Lapiko-jotzeak gaueko 22:00etan abiatu dira San Isidro plazatik (Musakolan) eta Seber Altube plazatik (Erdialdean) abiatu dira, zaintza eskubide kolektiboaren alde. Bihar, Azaroak 30, goizean goiz piketeak 05:15ean Seber Altuben elkartuko dira, eta goizeko 07:00etan elkartasun piketeen txanda izango da. 9:00etan...

Lurraldebusen gutxieneko zerbitzuak Greba Feminista Orokorra dela eta

Argazkia: MB artxiboa. Kartela: Lurraldebus. Biharko (azaroak 30, osteguna) Greba Feminista Orokorra dela eta, Lurraldebusen gutxieneko zerbitzuak honako hauek izango dira: Informazio gehiago

Greba Feminista Orokorrean “baliteke udal-zerbitzuek eteteak izatea”

Argazkia: MB artxiboa. Adibidez, grebarekin bat eginez itxita izango dira Musakola, Iturripe eta Uarkapeko kiroldegiak, baita udal-biblioteka ere. Horiez gain, baliteke egunen zehar beste zerbitzuak ere etetea. Era berean, bihar, ez da TAO zerbitzurik izango. Udalak gehitu duenez, "gutxiengo zerbitzuak...
- Advertisement -spot_img

Latest News

DJ Ziorlako Astuak, Zentzu Okerra,… ariko die Elorregiko Jaixetan

Irudixak: Jai Batzordia. 'Sanpru'ko Jaixak eguakotxetik domekara ospatuko die, eta hiru taldek kontzertua emungo daue: Sukena, Zentzu Okerra eta 3ttu...
- Advertisement -spot_img