Karapaixoa protagonista martxoaren 20ko 3. Zapatuko Azokan

0
633

Karapaixoa egiteko esku orri bat banatuko du Udalak, errezeta eta osagai desberdinen informazioarekin. Azokako bezeroen artean, zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra.

Martxoaren 20an egingo den 3. Zapatuko Azokan, Karapaixoa izango da protagonista. 

Hainbat ekoizlek ekarriko dute karapaixoa saltzeko, modu desberdinetan prestatuta gainera: Askasibar, Errastiko ogia eta Ainara Abasolo gluten free. Karapixoak betiko erara eginak, ama orearekin, legamia freskoarekin, irin ekologikoekin, gluten gabekoak, begetarianoak eta beganoak.

Enkarguak jasotzeko edo hartzeko aukera egongo da. 

Azokako bezeroen artean, zozketatuko dira 12 karapaixo eta hileroko otarra.

Karapaixoa egiteko esku orri bat banatuko du Udalak, errezeta eta osagai desberdinen informazioarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen