Gaur eguerdian, urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, herri-kirolen erakustaldiak jendetza bildu du Zaldibarko frontoian. Julen eta Peio Kañamares, Txomin Amundarain, Uxue Ansorregi, Karmele Gisasola eta Jon Marijuanek maila bikaina erakutsi dute bost saiotan banatutako jaialdi ikusgarrian. Amaieran trontza herrikoia egin da.
Santamasak ez dira Santamas herri-kirolik gabe, eta Arrasateko herritarrek argi utzi dute hori gaurkoan ere. Goizetik giro bikaina arnastu da herriko kaleetan, baina eguerdi partean indarrak Zaldibarko frontoian kontzentratu dira. Tradizioari lotuta, euskal kirolaren diziplina ezberdinak bertatik bertara ikusteko gogoa nabaria zen ikusleen artean.
Kañamares eta Gisasola, gaurko garaileak
Aizkoran, gizonezkoen arteko norgehiagoka oso lehiatua izan da. Julen Kañamaresek nagusitu da probetan, kolpe gutxienean eta erlojuaren kontran. Zutikako mozketa biek batera egin dute kiroltasuna erakutsiz.
Emakumeen pentatloian, Karmele Gisasolak eta Uxue Ansorregik indarrak neurtu dituzte harri-jasotzean, aizkoran, txingetan eta korrikan. Azkenean, Gisasolak menderatu du proba, diziplina guztietan maila oso sendoa erakutsiz.
Bestalde, Jon Marijuan harri-jasotzailea izan da goizeko beste izenetako bat. Marijuanek maila bikaina erakutsi du harri ezberdinak altxatzen, bere indarra eta teknika erakutsiz eta frontoira bildutakoen txalo zaparrada jasoz.































