Kale-bira herrian zehar, greba deialdia zabaltzeko

0
1559

Goizeko 9:00etan kale-bira egin da herrian zehar, Seber Altube plazatik hasita ospitaleraino, Lanbide eta Musakolako eguneko zentroan geldituz. Hortaz gain, pikete informatiboak egin dituzte jendea eta bertako komertzioak greba orokorrarekin bat egitera gonbidatuz.

Seber Altube plazatik abiatuta, Gipuzkoa etorbidetik Lanbidera joan dira. Ondoren, bertatik musakolako BM eta LIDL supermerkatuetara eta ondoren eguneko zentroan, langileei indarra ematera. Azkenik, ospitalera joan dira bertan kale-bira burutzeko.

Mobilizazioek aurrera jarraitzen dute, eguerdiko 12:30ean kontzentrazioa egingo da Herriko plazan. Ondoren, bazkaltzera joango dira Azoka plazara, ‘Zeuk ekarri, zeuk jan’ izeneko otorduaz gozatzera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen