Levante futbol taldeak Twitter bidez jakitera eman duenez, Juan Angel Fernandez, Aitor Fernandez Levanteko atezainaren aita, eta 80. hamarkadako atezainik ezagunenetako bat, zendu da.
Juan Angel Fernandezek 14 eta 28 urte bitartean jokatu zuen Hirugarren Mailan eta Preferentean Mondran. Mirandesekin fitxatzetik gertu egon zen, Bigarren B Mailakoa, baina azkenean herrian jarraitu zuen. Grupo San Joanen ‘Kirolbidea’ kirol denda kudeatu zuen urte askotan.
Konfinamenduan, Aitor Fernandezek berak adierazi zuen bere aitaren egoerak kezkatzen zuela, duela urtebete birikak transplantatu ondoren, eta arriskuko paziente izanik, ezin zelako etxetik atera. Aste honetan bertan, bere egoeraren larritasuna zela, Paco Lopez Levanteko entrenatzaileak Aitorri baimena eman zion bere aitarekin egon zedin.
Goian bego Juan Angel Fernandez eta doluminak familiari