Jostailu bilketa abian da eskualdeko “haurrik opari barik gera ez dadin”

0
114

Gaur goizean IMME elkarteak jostailu bilketa abiatu du, “Debagoieneko haur bat ere ez dadin geratu oparirik gabe aurtengo Gabonetan, are gutxiago elkartearen laguntza-eskoletan parte hartzen duten haurrak”.

Jostailuak Txaetan dagoen IMMEko lokalean [beheko argazkian] eman daitezke dohaintzan dagoeneko, gaur (azaroak 25) eta abenduaren 2an. Ordutegia 10:00etatik 12:00etara eta 15:00etatik 18:00etara izango da.

IMMEtik eskerrak eman “nahi dizkiegu beren jostailuak eskualdeko beste txikiei oparitzen dizkieten haurrei”.

“Ziur Olentzerok, Santa Klausek eta Errege Magoek euren eskuzabaltasuna kontuan hartuko dutela Gabonetan”.

Azpimarratzekoa da gaur goizean lokal honetara bertaratu diren pertsona batzuek jostailu berriak eman dituzte dohaintzan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen