Jolasak, dantzak eta patata-tortillak izan dira eguerdiz San Andresko Jaietan

0
5584

Gainera, bestelako jakiak, boxeo erakustaldia eta meza egon dira eguerdi partean auzoan. Dibertsioak aurrera jarraitzen du auzoko kale eta tabernetan.

Pregoia atzo arratsaldean irakurri zuten Gaztetxoko lagunek, eta ordutik jolasak, txokolatada, musika eta bestelakoak izan ziren kaleetan. Gaur goizean Txikitxu Arrostaitzek asfaltoa hartu du eta, Udalaxpeko txistulariekin zein Trikitixa Eskolako kideekin batera, erakustaldia eman du.

Bien bitartean, tortipapa lehiaketa ospatu da Gudarien plazan, eta makinatxo bat sukaldari animatu dira guztizia bertatik bertara prestatzera.

Galiziar jatorriko jan eta edanak ere izan dira enparantza berean, tartean enpanada edota olagarroa. Edariak ere ez dira falta izan, jaien antolakuntzaren barran bertan.

Puzgarriak ez dira falta izan, Hiruki plazan hain zuzen, eta haurrak saltoka ibili dira.

Plaza berean boxeo erakustaldia izan da Soraboxek antolatuta.

Egitarau osoa hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen