Elkar argitaletxeak ‘100 kantu’ eta ‘Basairisa’ argitaratu ditu, Xabier Payak eta Garazi Ugalde Pikabeak itzulita, hurrenez hurren.
Argazkiak: Arrasateko Udala.
Elkar argitaletxeak Jokin Zaitegi sariaren azken bi itzulpenak aurkeztu zituen astelehenean: ‘100 kantu’ Bob Dylanen abestien letren bilduma, eta ‘Basairisa’ Louise Glücken poema liburua.
Jokin Zaitegi sariak AEDk eta Elkar argitaletxeak antolatu dituzte, Arrasateko Udalarekin eta Laboral Kutxarekin elkarlanean. Sariak urtero antolatzen dira, Literaturako Nobel sarien irabazleak euskaratzeko.
‘100 kantu’ liburua Xabier Payak itzuli du, eta Bob Dylan konpositore eta abeslariaren 100 letrako antologia da. ‘Basairisa’, berriz, Louise Glück 2020ko Nobel saridunak 1993an argitaratu eta Garazi Ugalde Pikabeak euskaratu duen liburua da.
