Jokin Zaitegi bekarekin itzulitako ‘Paradisua’ eleberria aurkeztuko da

0
244

Beheko testua eta kartela: Arrasate Euskaldun Dezagun.

Hurrengo asteartean, otsailak 28, Jokin Zaitegi itzulpen bekari esker kaleratutako azkeneko liburua aurkeztuko dugu Arrasaten, Abdulrazak Gurnah, 2021eko Literatur Nobel saridunaren ‘Paradisua’. Joxemari Berasategi eta Maialen Berasategi aita-alabek ekarri dute euskarara Tanzanian jaiotako idazlearen eleberria eta ekitaldian izango ditugu euren lanaren inguruan hitz egiten. Horrez gainera, eleberriaren pasarte batzuk gozatzeko aukera izango dugu Udal bibliotekako solasaldietako kideek eta AEDko kideek parte hartuko duten irakurraldian. Arrasateko Udalaren eta Laboral kutxaren laguntzarekin Jokin Zaitegi beka antolatzen dugun AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak gonbite berezia egiten dizue XX. mende hasierako Afrikan barrena eramaten gaituen literatura unibertsaleko lan eder hori ezagutzera hurbildu zaitezten. Kulturateko Loramendi gelan izango da, 19:00etan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen