Jokin Zaitegi bekarekin itzulitako ‘Paradisua’ eleberria aurkeztuko dute Arrasaten

0
144

Iazko azaroan argitaratu zen Jokin Zaitegi bekarekin itzulitako ‘Paradisua’ eleberria. Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik AEDk eta Elkar argitaletxeak emandako beka lortu zuten, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren babesarekin, Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniarraren obrara itzultzeko. Biak Kulturateko Loramendi Gelan izango dira otsailaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, eleberriaren aurkezpena eta irakurraldia egiteko.

Yusuf da ‘Paradisua’ eleberriaren protagonista, Gurnahi nazioarte mailan ospe handiena eman dion eleberriarena. Aitak merkatari aberats baten esku uzten du Yusuf, berarekin daukan zor bat kitatzeko, eta hor hasten da gaztetxoarentzat Afrikako hainbat bazter ezagutzera zein haurtzarotik heldutasunera eramango duen bidaia. Kolonialismoaren osteko literaturaren ikurretako bat da Gurnah, oso gazte zela bere sorterriko matxinada batetik ihesi Erresuma Batura jo zuena. Kenteko unibertsitatean doktoratu zen eta hango irakasle izan da erretiroa hartu artean

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen