Jesusi Etxebarria omendu du Arrasate Bluesek publikoaren txalo artean

1
1066

Arrasatear honek 50 urte egin zituen herritar ugariri musika irakasten. Omenaldian eskerrak eman dizkie Ibai-Arteri, bertako Jon Apraizi, Arrasateko Udalari, bere ikasle ohi Itziar Yagueri, oro har ikasle ohi guztiei eta bere irakasleei.

Arrasate Blues bertan dugu, eta gaur arratsaldean Jesusi Etxebarria irakasle ohiari omenaldia egin dio Herriko plazan.

Covid-aren aurkako neurriekin, arrasatearrek Herriko plaza bete dute, eguraldia lagun, eta Imanol Gallego kazetariak ekitaldia aurkezturik.

Goikobaluk bi abesti animoso kantatu ditu, eta ondoren Arrasate Musikaleko hainbat tronpeta, bateria eta saxofoi ikaslek emanaldia plazaratu dute, irakasleek lagunduta.

Ondoren, Jesusi Etxebarriaren omenaldia iritsi da, eta 50 urtez irakasle izandako emakumeak eskerrak eman dizkie bere 7 maisuei, bere ikasle ohiei, Ibai-Arteko Jon Apraizi eta Arrasateko Udalari.

Ondoren, Maria Ubarretxena alkateak lore sorta bat eman dio eta Jon Apraizek plaka oroigarri bat. Zorionak Jesusi!

Albistea osatzen gabiltza

Iruzkin 1

  1. Jesusi, erreferentzia izan da arrasatear askorentzako. Oroitzapen ederrak berarekin pasatutakoak! zenbat kantu, zenbat nerbio… bere lana bizi duen pertsona. Gora Jesusi!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen