Itziar Yagüe Quintetok erakustaldia eman du Arrasate Bluesen hasieran

0
532

Jesusi Etxebarriren omenaldia bukatu ostean, bere ikasleetako bat, Itziar Yagüe, Herriko plazako oholtzara igo da, bere lau taldekideekin.

Itziarrek bere ahots ederrarekin eta dantzekin publikoa bereganatu du, kontrabaxua, bateria, pianoa eta tronpetak lagunduta.

Abestietako batean bakarka aritu da, ‘Red river’ izenekoan, eta gogora ekarri du Malagan (Andaluzia) indarkeria matxistak eraildako emakumea.

“Kantu hau Bandcamp-en deskarga dezakezue, euro baten truke, eta bildutako diru guztia Maeve elkartera bideratzen da, indarkeria matxistaren biktimei laguntzeko”.

Abesti hau eta beste batzuk oso espiritualak izan dira, eta errepertorioan ez dira kantu alaiak falta izan, publikoa txaloka jarri dutenak. Bihar Arrasate Blues-ek aurrera jarraituko du eta hona hemen asteburuko kartelera

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen