‘Aniztasunerako klowntuak’ ipuin kontaketa eskainiko du Itziar Saenz de Ojerrek

0
190

Mundutik Arrasate ekimenaren barruan, Itziar Saenz de Ojer klown eta Sexuneko kideak ‘Aniztasunerako klowntuak’ ipuin kontaketa eskainiko du gaur, osteguna. Saioa 5 urtetik gorako haurreei zuzenduta, arratsaldeko 18:00etan hasiko da Jokin Zaitegi gelan.

Beheko testua: Arrasateko Biblioteka.

2015.urtean jaio zen  Mundutik Arrasatera egitasmoa, AED-ko  Ekin Emakumeak, Udaleko Gizarte Zerbitzua eta Udal Bibliotekarekin batera sortutako proiektua dugu. Ekimen honek hizkuntza aniztasunaren aitortza eta herrian bizi diren hizkuntza guzti horiek balioan eta agerian jartzea bilatzen du. Ipuin bera atzerritar jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz entzuteko aukera eman izan dugu orain arte.

Azken bi urteotan hizkuntza aniztasuna ezagutarazteko helburua landu dela iritzita, aniztasuna zentzu zabalean eta beti ere modu ludikoan zabaldu nahi izan dugu:

Horrela, bada, sexualitatearen eta maitasun harremanen aniztasuna dira gaurko klown-kontalariak kontuan izango dituen gaiak, transexualitateari eta sexu-aniztasuna:  gorputz bakoitza, izateko modu bakoitza, pertsona bakoitza, aniztasun horren parte gara.

Helburu nagusia, halere, ondo pasatzea da, baina umorearen bitartez hausnarketa eginez.

Itziar Saenz de Ojer Sexologian masterra du, Hezkuntza zientzietan lizentziatua, Clown eta kontalaria.

Saioa 5 urtetik gorako haurrentzat, arratsaldeko 18:00etan eta Jokin Zaitegi gelan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen