Azken asteetan hainbat egoiliar ezin izan dira egoitzatik irten, Arrasateko positibo kopurua altuegia delako. Eraikinetik irten ahal izateko, eta kutsatuak ez izateko, gune hesitu bat prestatu dute eurentzat.
Arrasaten azken asteetan positibo kopurua altuegia da, eta ondorioz Iturbide egoitzako hainbat pertsona nagusi ezin dira kalera irten buelta bat ematera, airea hartzera.
Jarduera hori osasungarria denez, Iturbide egoitzak Udalari eskatu dio egoitzaren kanpoaldean gune hesitu bat jartzea, bertan egoiliarrak airea har dezaten, ibil daitezen, eserleku batzuetan eser daitezen,… Udalak baietz erantzun du, eta gune hesitua jarri dute.