3 autoren arteko istripuak 3 lagun zauritu ditu eta bidea itxi du

5
5763

Lehen bi argazkiak: Herritar bat, Mondrarrik difuminatuak.

Gaur goizeko 08.30ak inguruan izandako istripu batean hiru autok talka egin dute GI-627 errepidean, Ospitaletik gertu. Istripuak ibilgailuetako bat errepidetik aterarazi du, baita zirkulazioa bertan eten ere. Polizia-zerbitzuak, suhiltzaileak eta osasun-zerbitzuak lanean ari dira.

Trafikotik adierazi dutenez, hiru pertsona zauritu dira talkaren ondorioz. Saihesbidea momentuz itxita dago, eta trafikoa herrigunetik bideratzen ari dira.

Bestalde, ordu erdi lehenago, 07:55ak aldera, bi autok talka egin dute San Prudentzio inguruan. Ertzaintzak azaldu digu istripu arina izan dela, txapazkoa.

5 IRUZKIN

  1. Hor lurrien olixue edo pilatzen da…nik eskapada ederra auki nauen behin, zorionez ez zauen beste inor, ta errubera barrixekin nindoien…ta hurrengo egunien leku berdinien bi istripu izen ziela irakurri nauen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen