Inoizko parte-hartzerik handiena izan dute Arrasateko literatur lehiaketek

0
644

Beheko testua: Arrasate Euskaldun Dezagun.

AED elkarteak irakurzaletasuna eta euskarazko sorkuntza sustatzeko asmoz antolatzen dituen Arrasate literatur lehiaketen 36. edizioa azken txanpan sartu da. Lanak entregatzeko epea bukatuta, 388 lan jaso ditugu denera, iaz baino 10 gehiago. Inoizko parte-hartze altuena izan da aurtengo, azkeneko urteetan emandako gorako joerari eutsiz.

Hirugarren urtez, LH5 mailatik DBH2ra bitarteko gaztetxoenek hiru atal izan dituzte aukeran: narrazioa, ilustrazioa eta bertso-paperak. DBH3 eta Batxilergoko bigarren ikasturtera arteko gazteek, aldiz, mikro-ipuina, poesia eta komikia.

Parte-hartzea LHko zikloan izan da handiagoa. Hala ere, aurreko edizioekin alderatuta, nagusitxoenen lan kopuruak gora egin du eta, horrenbestez, orekatuagoa izan da. Horri lotuta, esan, DBHtik batxilergoko mailetan proposatzen diren lehiaketa guztietan igo dela parte-hartzea.

Hau izan da, zehazki, sail bakoitzean egon den parte-hartzea:

  • Narrazioak: 107 lan
  • Ilustrazioak: 163 lan
  • Bertso-paperak: 56 lan
  • Mikro-ipuinak: 39 lan
  • Poesia: 18 lan
  • Komikia: 5 lan

Une hauetan, lanak epaimahaien esku daude. Urtero bezala, hainbat irakasleren eta sortzaileren laguntzarekin osatu ditugu epaimahaiak eta maiatzaren hasieran jasoko ditugu euren epaiak. Irabazleen izenak maiatzaren 11n jakingo ditugu, 18:30etik aurrera Kulturaten egingo dugun sari banaketa ekitaldian. Aurtengo gonbidatua Eneko Barberena idazle arrasatearra izango da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen