Ilovepaellak prestatutako paella izan da gaurko protagonista Santa Marinako txosnagunean

0
2652

Santa Marinako jaien azken egunean, Ilovepaella taldeak prestatutako paella herrikoia izan da eguerdiko ekitaldi nagusietako bat. Txosnagunean egin den bazkarian, bertaratutakoek paellaz gozatzeko aukera izan dute jai giro lasaian.

Paella banaketaren aurretik, goiza jardueraz beteta igaro da. Haurrentzako jolasak, apar festa, auto klasikoen topaketa, txu-txu trena, txaranga eta bestelako ekitaldiek osatu dute igandeko egitaraua.

Arratsaldean ere jaiak aurrera jarraituko du. 19:00etan Low Cost De Luxe taldeak kontzertua eskainiko du, eta 22:00etan Mea Culpa umoregilearen bakarrizketak emango die amaiera aurtengo Santa Marinako jaiei.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen