Santa Marinako Jaiak
JAIAK
Ilovepaellak prestatutako paella izan da gaurko protagonista Santa Marinako txosnagunean
Santa Marinako jaien azken egunean, Ilovepaella taldeak prestatutako paella herrikoia izan da eguerdiko ekitaldi nagusietako bat. Txosnagunean egin den bazkarian, bertaratutakoek paellaz gozatzeko aukera izan dute jai giro lasaian. Paella banaketaren aurretik, goiza jardueraz beteta igaro da. Haurrentzako jolasak, apar festa, auto klasikoen topaketa,...
JAIAK
Kontzertuek bete zuten Santa Marina musikaz
usika izan zen atzoko protagonista nagusietako bat Santa Marinako jaietan. Arratsalde osoan zehar, auzoko hainbat tabernatan banatutako kontzertuek jai giroa piztu zuten, eta herritar zein bisitari ugari bildu ziren zuzeneko musikaz gozatzeko. Egitarauari Brock & Collie taldeak eman zion hasiera Aldapa tabernan. Ondoren, Even taldeak Monserrat...
JAIAK
Herri bazkariak dozenaka lagun bildu zituen Santa Marinako jaietan
Santa Marinako jaiek aurrera egin zuten atzo Arrasaten, eta egitarauko hitzordu jendetsuenetako bat herri bazkaria izan zen. Auzotar eta bisitari ugari elkartu ziren jai-giroan bazkaltzeko, adin guztietako herritarrak mahaiaren bueltan bilduz. Bazkaria jaietako larunbateko ekitaldi nagusietako bat izan zen, eta giro apartan...
JAIAK
Atzo jokatu zuten Santa Marinako bolo-palma txapelketa
Santa Marinako jaien barruan jokatu zen atzo goizean bolo-palma txapelketa, eta lehia estua izan zen parte-hartzaileen artean. Txapelketa 11:00etan hasi zen, jaietako larunbateko egitarauaren barruan, eta ikusle ugari bildu ziren bolatokira norgehiagoka gertutik jarraitzera. Azkenean, Rubén "Pipo" izan zen txapelketako garailea, final ikusgarri baten ondoren....
JAIAK
Belaunaldiarteko bazkari herrikoia ospatu dute Santamañako Jaiek
Aurten ekitaldi berean ospatu dira Nagusien Bazkaria eta Bazkari Herrikoia, Jai Batzordeak antolatuta. Makatzenako frontoiko bazkalostean mariatxiak ere izan dira. Antolakuntza berri batek prestatu ditu aurtengo jaiak, eta nobedadeetako bat izan da belaunaldiarteko ekitaldi hau. 'Maka'ra igotzeko txu-txu trena erabilgai izan...
JAIAK
Txokolate, garagardo,… zaporeekin hasi dira Santamañako Jaixak
Bolo-boloko argazkia: Jai Batzordea. Antolakuntza berriaren eskutik, haurrendako bolo-boloa, txokolatada eta erraldoien kalejira izan dira arratsaldean. Bien bitartean, txosnak bere ateak ireki ditu lehenengo aldiz, eta Egipe elkarte gastronomikoan garagardo dastaketa ospatu da. Gaur gauean DJ Iver-ek giroa berotuko du...
Kultura
Distrito 33ko hip-hopa jendarteratu du Ixsy Iroik bertako jaietan
Rap konbatiboa eskaini zuten atzo gauean Makatzenako frontoiaren ondoan, sistemaren aurka, erresistitzera dei eginez. Adibidez 'Ruido!' abesti ezaguna plazaratu zuten eta publikoak Fran Pedrosarekin eta Borja Hernandorekin batera 'Ruido!' ohikatu zuen: https://youtu.be/tjovv_nfDtg Hortaz gain, lan berri bat ere aurkeztu zuten jendartean,...
JAIAK
Santamainako Jaiak abian dira, Manoli gogoan eta giro onean
Gontzal -
Santa Marinan bolo-boloa, erraldoien kalejira, txokolate-jana, pintxo-potea, banderen igoera, Sin + Music taldearen kontzertua,... ospatu dira. Aipatzekoa da Sanbamaña koadrilak gogoan izan duela iaz zendutako Manoli Santiago arrasatearra. Martxan daude auzoko jaiak dagoeneko, Santa Marinako bandera eta ikurrina igo ondoren....
JAIAK
Ixsyiroi, Dj Iver, Sambamaña, MCD,… ariko dira Santa Marinako Jaietan
Hurrengo asteburuan (uztailak 14-16) bertako jaiak ospatuko dira, eta musikak toki zabala izango du. Musika izango da Santamainako Jaien osagai nagusietako bat aurten ere, eta arrasatearrek toki nabarmena izango dute bertan. Auzoko batukada Sambamaña kalerik kale ibiliko da erritmo biziak jendartean...
Latest News
Kantuz elkartearen estreinaldiak zarzuelako publikoaren txalo beroak lortu ditu
Elkarte liriko arrasatearrak 'El año pasado por agua' lana taularatzen dihardu asteburuon, eta Cris Cubillo zuzendariak baloratu du orain...





