‘Ikram’ dokumentala gaur Kulturaten Ekin Emakumeak elkartearen eskutik

0
134

Aniztasun Kulturalaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu diren ekitaldien artean, gaur, astelehena, ‘Ikram: Emakume bat, istorio bat, eredu bat’ dokumentala proiektatuko da. Ekin Emakumeak elkarteak grabatutako dokumentalaren protagonista Ikram Boulzalmat da, non migrazio prozesua kontatzen du emakume gazte baten bizipenetik.

Jasone Giraldo Ekin Emakumeak taldeko kideak azaldu duenez, “helburua da haur eta nerabeen ikuspegitik migrazioa ikusaraztea. Badakigu prozesu hori ez dutela helduek bezala bizitzen.” Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezkoen bi ikaslek egin dute dokumentala, eta Ekin Emakumeak taldean egin dituzte praktikak. “Jon Babarrok eta Ainhoa Mariscalek ere euren aletxoa jarri nahi izan dute.” Dokumentala arratsaldeko 18:30ean proiektatuko da Kulturaten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen