Udal-gobernuak otsailaren 22an esleitu zizkion Iurretako PROBISA enpresari. Obrak egitearen truke 83.416,37 € (BEZ barne) ordainduko dizkio. Obrak egiteko aurreikuspena “6 astekoa” zen.
Lizitazio irekira enpresa bat bakarrik aurkeztu zen, PROBISA Vías y Obras SLU, Iurretan egoitza duena.
Ondorioz, obretan lan egingo duten langileei Bizkaiko Eraikuntzako Hitzarmen Kolektiboa aplikatuko zaie.
Udal-Gobernuak otsailaren 22an egindako bileran onartu zuen obrak PROBISAri esleitzea, eta lehen aurreikuspenen arabera, enpresak “6 aste” zituen obrak egiteko. Bermearen epea “5 urtekoa” da.
Erlazionatutako albistea:
Otalora-Ignazio Zuloaga zebra-bide berria “2024ko lehen seihilekoan” egingo da
2024ko urtarrilaren 6an argitaratutako albistea




