Igerilekua “abendu erdialdean” berrirekiko da, lanak astelehenean hasiz

0
1076

Datorren astelehenean kristalera konpontzen hasiko da Udala. “Erabiltzaileei igerilekua itxita egondako denborak eragindako kaltea arintzeko, epealdi horretako bonoaren zati proportzionala itzuliko die” Udalak.

Beheko testua: Arrasateko Udala.

Pasa den urriaren 21ean izandako haizete bortitzak kalte ugari eragin zituen herrian. Horien artean, Musakola kiroldegiko igerilekuko kristalera jausi zen. Ordutik Udalak ahalik eta lasterren zerbitzua berrezartzeko lanak bideratu ditu: perituen azterketa, aseguruaren txostena eta konponketaren zehaztapena.

Atzo, azaroaren 12an ospatutako Gobernu Batzordean onartu zen urgentziaz konpontzea Musakolako igerilekuko kristalera, behin tramite oro burutu ostean. Lanak astelehenean, azaroak 16, hasiko dira.

Polikarbonatozko 2 plaka jarriko dira, kristal bikoitzeko aluminiozko itxiturarekin. Lanek 58.800 euroko aurrekontua dute, BEZ gabe. Hilabete buruan lanak amaitzea dago aurreikusiaekua eta ostean ohiko jarduna berreskuratuko da.

Urriaren 21az geroztik igerilekua itxita egon da eta Udalak bitarte horretan herritarrei igerileku-zerbitzua eskaintzeko ahalegina egin du. Tartean, inguruko herrietako igerilekuak erabiltzea aztertu zen, baina, Covid-19ak eragindako egoera eta ezarritako segurtasun-mugak medio ez da aukera egon hori burutzeko.

Erabiltzaileei igerilekua itxita egondako denborak eragindako kaltea arintzeko, epealdi horretako bonoaren zati proportzionala itzuliko die Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen