Ibai-Arteko Gabonetako 50 otarren zozketa hemen da

0
396

Aspacerekin elkarlanean jarraitzen dugu. Merkataritza solidario eta jasangarriaren arrastoan jarraitzen dugu.

Testua: Ibai-Arte.

Laster dira hemen Gabonak, eta Ibai-Artetik, urte osoan zehar egin dugun bezala, garai berezi hau ere zuekin ospatu nahi dugu, gure bezeroekin, urteroko Gabonetako otzarak zozketatuz.

Hori dela eta, abenduaren 12a bitartean, kalitatezko produktuez osatutako Gabonetako 50 otzara zozketatuko ditugu!! Aurten ere produktuak Aspaceko gure lagunek egindako zumezko saskian datoz!!

Sustrai Fruta Dendak egindako otarreei dagokienez, honako produktu hauekin osatzen dira: anana natural bat; 700gr sagar reineta estra; konpotarako udareak 700gr.; 200gr. aranpasa eta mertxika-orejoiak; La fragua hegaluze pote bat; Soto Segurako mazapana 200gr.; El Encierro markako Nafarroako zainzuriak; EyT pikillo piper potea; Goya turrioa; Antonio Anaut polboroiak; melokotoi estra almibarrean; % 100 tempranillo ardo ondua; Codorniu Natur; sekretu iberikoaren patea; Oñatiko Gezaltza baserriko gazta; txorizo iberikoa eta saltxitxoia.

Zozketa honetan nola parte hartu jakin nahi baduzu, oso erraza da. Zozketan parte hartzeko, Arrasaten erosi behar duzu Arrasate Txartelarekin, erosketa-txartel baten argazkia bidali WhatsApp 688734149 zenbakira edo gure Instagram edo Facebookeko kontuetan partekatu gure zozketako argitalpenak. Zozketa guztietatik zeinetan parte hartuko duzu? Denekin ausartzen zara? Zeuk erabaki!

Otarre hauen banaketa abenduaren 16an egingo dugu, arratsaldeko 20.00etatik aurrera, Herriko Plazan.

Parte hartu eta zorte on!!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

*Establezimendu bat baduzu eta Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090/688734149 zenbakira

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen