Black Arrasatek “udalerrian erosketak egitea aldarrikatzen du”. Erosketa-esperientzia “bi aldiz aberasgarriagoa izango da, eta kontsumo iraunkorra sustatzen dugu”. Hartara, Ibai-Arte Harreman GKEekin elkarlanean dihardu Bidezko Merkataritzaren alde. “Arrasaten erostea beti da gozoagoa”.
Beheko testua eta kartela: Ibai-Arte.
Aurten ere, Arrasatek herrian bertan egiten diren erosketen alde egiten du, txikizkako merkataritzari laguntzeko.
Tokiko dendetan erosketak egiteak zergak herrian geratzea dakar, eskualdeko ekonomia indartuz eta udalerrian enplegu gehiago sortuz.
Erosketa-esperientzia, beraz, bi aldiz hobea izango da, ez soilik arreta pertsonalizatuagoa izango delako, salmenta osteko zerbitzu ezin hobea, baizik eta bi aldeek lortutako onura guztiak etxean geratzen direlako.
Bai merkatariek eta bai bezeroek, egun horietan antolatutako ekitaldi eta jarduerez hein berean gozatuko dute. Gure kaleetako giroa herriko musikaz beteko da Arrasate Musikal Eskolako partaideen kalejirekin.
Klima-aldaketaren alde ere egiten da, herrian bertan erostea iraunkorragoa baita karbono-aztarna txikiagoa delako.