2020ko abendutik hona 118 langabe gutxiago daude Arrasaten

0
425

2020ko abendutik hona 118 langabe gutxiago daude Arrasaten. Beraz langabezia tasa 1,15 puntu jaitsi da urtebetean. Joan den abenduan 1226 langabe zeuden Arrasaten, 638 emakume eta 588 gizon. Hala ere, 2021ko abenduan 1108 langabe zeuden herrian, 595 emakume eta 513 gizon. Langabezia gehiago jaitsi da gizonen artean emakumeen artean baino, 43 emakume gutxiago daude langabezian eta 74 gizon. Irailean gorakada txiki bat izan zen langabetuen kopuruan, baina ondoren behera egin du urtearen amaierara arte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen