ANV-EAEko gudarien trilogia aurkeztuko du egileak Kulturaten

0
908

Eduardo Renobales Martin historialariak hiru liburu idatzi ditu “borrokatu zutenei omenaldi” gisa, “euren izenak ahaztu ez daitezen”. Ekitaldi irekia Sare Antifaxistak eta Intxorta 1937k antolatzen dihardute.

Portada eta kartela: Sare Antifaxista.

Eduardo Renobales Martin (Zierbena, 1956) Historian lizentziatua da, eta aurrez bi liburu idatziak ditu:

‘Historia del Batallón Eusko Indarra. Los Nombres de la Libertad’ eta ‘Historia del Batallón de Zapadores nº 8, Askatasuna, Los Nombre de la Libertad’

Liburu berri bat egin du, ‘Historia del Batallón Olabarri. Los nombres de la Libertad’ izenekoa, eta egileak honela definitu izan du:

“Borrokatu zutenei omenaldi bat da, euren izenak ez daitezela erabateko ahanzturan geratu”.

1936ko estatu kolpe militarraren aurka “eusko gudarosteetako batailoietako guztiak zibilak ziren, eta euren burua gerra batera behartuta ikusi zuten, nahiz eta gerrarako prest ez zeuden”.

Izan ere, “herriko jendea da, borroka politikoa idealtzat hartu duena, eta gerra bati egiten dio aurre, espero eta nahi ez zuten gerra”.

Egileak liburuan azaltzen du Olabarri Batailoia ANV-EAEko kideek osatzen zutela, eta gogora ekartzen du gaur egun “ANV ez dela existitzen” bitan ilegalizatua izanik:

“Behin frankismoak ilegalizatua 1937an, eta bigarren aldian PSOEk ilegalizatua, lubakietako kide zuena gerra zibileko urte haietan”.

Liburu berri hau 2024an argitaratu zuen Sare Antifaxistak, eta Kulturateko areto nagusian aurkeztuko da otsailaren 19an, asteazkena, beste biekin batera.

Ekitaldi irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da, eta Sare Antifaxistak eta Intxorta 1937 kultur elkarteak antolatzen dihardute.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen