Gipuzkoako eskualde ezberdinetako 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin egindako ekimena da. Horretarako, eskualde bakoitzean hiruna ikastetxe aukeratu dira. Martxoaren 1ean egin zen, Eibarren, lehenengo dinamika. Hala, ordutik Urnietan eta Azpeitian egin dira saioak.
Dinamikak gidatzeko guztira sei sortzaile gazte aukeratu dira eta Amaia antzokian, Oihana Arana eta Odik izan dira gazteekin. Hala, bi sortzaile horiek gidatu dute saio dinamikoa. Hain zuzen, bi lagun horiek Urnietan izan ziren joan den astean hango saioa gidatzen.