2.6 C
Bergara
Ostirala, 19 abuztua, 2022

antzoki

‘Lubaki lainotsua’ antzezlana izango da gaur Amaia antzokian

‘Lubaki lainotsua’ antzezlana izango da gaur arratsaldean. Helduentzako pentsatuta dagoen ekimena da eta AXT Teatroren eskutik dator Amaia Antzokira. Sarrerak, hamar euroko prezioa dute. Honetaz gain, antzezlana arratsaldeko 19.30-etan hasiko dela adierazi dute antolakuntzatik.

Hi Gazte! ekimena Arrasateko Amaia Antzokira iritsi da gaur

Gipuzkoako eskualde ezberdinetako 14 eta 16 urte arteko neska-mutikoekin egindako ekimena da. Horretarako, eskualde bakoitzean hiruna ikastetxe aukeratu dira. Martxoaren 1ean egin zen, Eibarren, lehenengo dinamika. Hala, ordutik Urnietan eta Azpeitian egin dira saioak.

‘Botadun Katua’ antzezlana larunbatean Amaia Antzokian

'Botadun Katua' (Charles Perrault idazlearen atzerki moldaketa) ikusteko aukera izango dute Arrasatearrek bihar bost euroren truke arratsaldeko 17.00etan. Oholtzaren gainean Ugaitz Alegria izango da Galder Perezen testuarekin. Glu Glu antzerki konpainiak ekarriko du ekimena Amaia Antzokira.
- Advertisement -

Latest News

Celada de Roblecedoko (Palentzia) argazkia aurkeztu du Josu Herrerok

Arrasatear honek "mendi puntako herrien lasaitasunaz disfrutatzen" azaldu digu argazkiko parajea "behien paradixua" dela. Eskerrik asko Josu! Ondo pasau!...
- Advertisement -