Herritar baten kexa: Zerrajerako bidegorria

3
851

Testua eta argazkia: herritar bat.

2023ko abenduan goiko ezpondatik harri oso handiak jauzi ziren. Udaletxeak orduan zona hesitu zuen, baita bidegorria ere, segurtasun faltagatik. Alabaina bertan ez da orainik lanik egin. Bidegorria segurtasun falta dela eta itxi bada, horrek esan nahi du ezponda ez dela segurua? Ezponda ez bada segurua zergatik ez da oraindik bertan lanik egin?

3 hilabete daramatzagu bidegorria itxita, bertan inork esku hartu gabe. Ume asko joaten dira Kulturola eta Musika eskolara bizikleta eta patinetez, baina orain bidegorria itxita dute. Udaletik esaten da bidegorri sarea indartu nahi dela, orduan zergatik ez da lanik egiten bidegorria ahalik eta azkarren zabalatzeko? Udalari eskatzen diogu ezpondaren segurtasunean berehala esku hartzeko bidegorria lehenbailehen irekitzeko.

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen