2.6 C
Bergara
osteguna, 12 azaroa, 2026

bidegorria

Arrasateko Udalak Araba Etorbidea berrurbanizatzeko eta bidegorri berria eraikitzeko obrak hasiko ditu astelehenean

Proiektuak 542.321,42 euroko aurrekontua du (BEZa barne) eta bederatzi hilabeteko epean gauzatuko du Construcciones Artzamendi SA enpresak. Arrasateko Udalak sustatuta, datorren astelehenean, irailak 7, hasiko dira Araba etorbidea (30. zenbakitik Takoloko biribilguneraino) berrurbanizatzeko eta bidegorri berria eraikitzeko obrak. Maider Morras...

Zarugalden obrak hasi dira oinezkoentzat gehienbat eta bidegorria izateko

Aldaketa Monterron eta Muxibar artean egingo da hirigintza taktikoa baliatuz, hots, "obra garestiak egin" ordez, "pintura eta hiri-altzariak" erabiliko dira. Kotxeei dagokienez, garajeetako sartu-irtenak soilik onartuko dira. Bertako bizilagunen aparkaleku plazak "Otalora kalean berreskuratu dira". Bizilagunek kalea "oinezkoentzat seguruagoa...

Bidegorri zati batek herrigunea eta Fagor konektatuko ditu

Horretarako, Udalak obren lizitazioa ireki du, eta 300 metro inguruko bideak San Andresko Uribesalgo eta Takoloko biribila batuko ditu. Gaur egungo bidegorria San Andresko Uribesalgon amaitu egiten da, 'Arrasate-Mondragón' errotuluaren biribilaren ondoan. Arrasateko Udalak bidegorriari jarraipena eman nahi dio, eta...

Mugikortasun kontuak, bidegorria, San Prudentzio, TAVESA, noizko? [Testua: Unai Bergaretxe]

Mugikortasun jasangarriaren astea pasa berri da. Denon ardura da hortara bidean gure mugikortasun ohiturak aldatzea.  Baina erakundeen aldetik ere egin behar dira egokitzapenak.  Arrasate-Oñati-Bergara bidegorri ardatzean jende asko ibiltzen gara. Eta hor bada Tavesako tartearen egokitzapen falta. Zeinen  ardura da hau...

Zerrajerako bidegorria berriro zabalik da, egonkortze lanak eginda

Ezponda luze honek tarte ezberdinak ditu, eta tarte bakoitzak inklinazio ezberdina duenez, esku-hartze ezberdinak egin dira. Ezpondako bi tartetan barrera dinamikoak jarri dira, ezpondatik erori ahalko den materiala gerarazteko. Babes neurri hauek “segurtasun barrera nagusienak direla” azpimarratu izan du Udalak, eta...

Elorregiko bidegorriko tunela hartu du euri urak

Bien bitartean, Deba errekak ez du gainezka egin baina abisu horian izan da arratsaldean, Euskalmet agentziak azaldu bezala. Euriak, baina, tunela urez bete du eta goiko irudiek arratsaldeko 19:15eko egoera erakusten dute. Bihar, ordea, eguraldiak "egonkortzera egingo du" Euskalmetek...

Markuleteko bidegorria bihar (urriak 16) eta etzi itxita egongo da lanengatik

Mapa eta beheko testua: Arrasateko Udala. FAGOR Ederlanek sasien inausketa eta egoera txarrean dauden bi zuhaitz moztuko ditu datozen egunetan. Lan horiek egiteko, Markuleteko bidegorria itxita egongo da urriaren 16an eta 17an egingo dira, 8:00etatik 17:00etara. Moztuko diren zuhaitzak ustelduta dauden...

Zuhaitz bat Arrasate-Oñati bidegorrian erorita dago

Argazkia: Herritar bat. Arbola San Prudentzio eta Zubillaga arteko zatian dago, eta bertatik igarotzea galarazten ez duen arren, tentuz egitea aholkatzen da. Oñatiko Udaltzaingoaren zintak jarrita daude, eta momentuz (ostegun arratsaldean) arbolak bertan jarraitzen du.

Elorregi-Bergara bidegorria itxita egongo da 22an eta 23an goiz eta eguerdiz

Argazkia: Javi Suso. Arrasateko Udalak ohartarazi du artapen lanengatik gaur, uztailaren 19an, moztuta dagoela Arrasate-Elorregi bidegorri zatia, 07:00etatik 15:00etara. Zati hau 1.703 metro luze da. Era berean, Elorregi-Bergara bidegorria itxita egongo da uztailaren 22an eta 23an, goizeko 07:00etatik 15:00etara. Zati hau...

Bidegorri zati berri bat erabilgai dago Uribarri hiribidean

Bidegorria egiteko obrak kokatu dira Hirekin zentroaren eraikuntza egitasmoaren harira. Berrurbanizazio lanei esker, bidegorriaz gain, zuhaitzak eta espaloiak ere jarri dituzte bertan.
- Advertisement -spot_img

Latest News

Lehenbiziko Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu da PTGaraian

Argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. Drone Soccer Euskadi Txapelketa txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zen asteartean, Donostiako The English School ikastetxeko 31...
- Advertisement -spot_img