Herriko komertzioak pakete saltzailearen iruzurraren biktima berriro

0
1860

Duela hiru hilabete, maiatzean, Arrasateko hainbat merkatari eta dendari ustezko pakete banatzaile baten iruzurra jasaten hasi ziren. Arrasateko Udalak, iruzurra azaltzeaz gain, argibide batzuk eman zituen prebentziorako:

  1. Pertsona ezezagunen paketerik ez jasotzea
  2. Dendariek inoiz ez dezatela paketerik ordaindu
  3. Zalantza edota susmoren bat izanez gero Udaltzaingoarekin harremanetan jartzea

Hemen maiatzeko albistea

Orain, abuztuan, komertzioak berriro hasi dira iruzur berdinaren biktima izaten.

Herriko komertzio batek azaldu digunez, ‘Aitor’ izeneko batek deitu zien, pakete bat jaso eta ordainketak egiteko eskatzen. Udaltzaingoari iruzurra salatzean, azken egunetan beste komertzio batzuei ere iruzur bera egin dietela azaldu zieten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen