Herriak agur hunkigarria egin dio Eugenio Otsoa ‘Gerra’ alkateari

0
3197

Bideoak: Kepa Ormaetxea / Argazkiak: Ramon Ugalde, Kepa Ormaetxea eta Joxefe Diaz de Tuesta.

Ehunka herritar elkartu dira gaur arratsaldean Leintz Gatzagako plazan agur publikoa egiteko. Balkoietan xingola beltzdun ikurrin eta nafar banderak izan dira. Hilkutxari udaletxe parean eutsi diote, eta bertan txistulariek eta bertako hiru lagunek ohorezko aurreskua egin dute alkatearen omenez. Ondoren, ikurrinen artean, hilkutxa San Millan elizara eraman dute, eta bertan hileta-elizkizuna egin da. Agur eta ohore ‘Gerra’

Albistea osatzen gabiltza

Erlazionatutako albistea:

Eugenio Otsoa ‘Gerra’ arrasatearra, Leintz Gatzagako alkatea, zendu da

2023ko otsailaren 22an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen