Eugenio Otsoa ‘Gerra’ arrasatearra, Leintz Gatzagako alkatea, zendu da

3
3839

Eugenio Otsoa Ugalde ‘Gerra’ 1951ko Arrasaten jaio zen, San Andresko Asubeazpi baserrian. Erdi mailako ikasketak egin zituen Eskola Politeknikoan, eta ingeniari teknikoa izan zen.

Argazkia: Joxefe Diaz de Tuesta.

Zenbait hamarkada Leintz Gatzagan eman zituen, eta bertako alkatea izan zen 1987tik 2003ra (2000. urtean kargua utzi zuen, lana arrazoiengatik), 2011tik 2015era eta 2019tik 2023ra.

Mondragon Taldearentza eta Elay-rentzat lan egin zuen, bertan nahiz atzerrian (Polonian, Mexikon). Gainera euskararen aldeko lan handia egin zuen.

Atzo, baina, gaixo zela Leintz Gatzagan zendu zen, 71 urte zituela. Bere familiak Aretxabaletako beilatokian hartuko zaituzte gaur, asteazkena, 18:30etik 20:30era eta bihar, osteguna, 10:00etatik 13:00etara.

Era berean, Leintz Gatzagako udaletxean ekitaldi zibila egingo da bihar arratsaldeko 16:30ean. Ondoren, 17:30ean, azken agurreko hileta-elizkizuna egingo da herri bereko San Millan elizan. Besarkada bana senide eta lagunei, Lurrak goxo har zaitzala ‘Gerra’, agur eta ohore!

3 IRUZKIN

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen