Gainera, munduko txapeldun Ezpeletarrak, harri-jasotzaileak, Iparraldeko jokoak,… ere izango dira ikus-entzungai.
Argazkia: Bihurri / Kartela: Jai Batzordea.
Ohi denez, herri-kirolen erakustaldia ospatuko da Sanan auzoko jaien baitan, Jai Batzordeak antolatuta.
Hiruki plazan ospatuko da, eta bertan besteak beste Bihurri arituko da, auto bat erditik mozten duen aizkolaria.
Hortaz gain, munduko errekordun eta txapeldun Ezpeletarrak arituko dira, harri-jasotzaileak, Ipar Euskal Herriko jokoak,… Beraz ikustekoa izango da!
Ekitaldia apirilaren 29an izango da (larunbata) eguerdiko 12:00etatik aurrera.





