Hemen daude 22-23 ikasturteko sustapen jarduerak ! [Testua: LEK]

0
274

Asteburu honetan ez dira LEK-eko ekintzarik ospatu baina beste ekintza batzuk izan dira protagonistak. Alde batetik, domekan,musakolako jaien egitarauaren barruan, eskubaloiko 4×4 txapelketa jokatu zuten LH 5. eta 6. mailakoek musakolako kiroldegian. AEB eskubali elkarteak antolatuta, 25 talde inguruk eta 150 ikaslek hartu zuten parte txapelketan. Hasiera batean musakolako herri eskolako patioan jokatzea aurrreikusita zegoen baina eguraldi txarraren ondorioz, kiroldegian jokatu zuten. Goiz atsegina pasatu zuten bertaratutakoek (hemen berria). Bestalde, otala zelai krosa ere ospatu zuten domekan urkuluko urtegian. Parte hartze kopurutsua izan zen eta asko disfrutatu zuten korrikalariek.

Dakizuenez, ikasturte amaiera bertan daukagu eta bi aste besterik ez dira geratzen ikatsurte honetako eskola kirolari amaiera emateko. Maiatzaren 27an LEK-eko azken jaia ospatuko dugu Eskoriatzan eta amaiera polit bat emango diogu ikasturteari.

Azken jaiaren ondoren eta ikasturte bukaerararte sustapen jarduerak antolatzen gabiltza. Maiatzaren 10ean zabaldu zen izen ematea eta maiatzak 24a izango da izena emateko azken eguna. Denetariko  eta adin guztientzako ekintzak egiteko aukera izango dute ikasleek. Edozein zalantza izanez gero, zuen seme-alaben ikastetxeko eskola kiroleko koordinatzailearekin jarri zaitezkete harremanetan.

Asteburu honetan, Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendi Elkartea, Gaztetxeko Guraso eta Haur Asanblada, Udalako Ingurumen Eskola, Naturtzaindia, Guraso.eus eta Txatxilipurdik elkarlanean, Naturan Jolasean jaialdiaren 8. edizioa antolatzera goaz!esteka honetan daukazue informazio gehiago. Ekintza honen baitan, espeleologia irteera antolatzen gabiltza eta gaur izango da izena emateko azken eguna. Montxon kobazuloa ezagutzeko aukera izango dute LH 3. eta 4. mailako ikasleek maiaztaren 20an eta izena ematen dutenei ekintzaren inguruko informazio gehigarria bidaliko diegu. Ekintza honi buruzko edozein zalantza daukazuela, zuen seme.alaben ikastetxeko eskola kiroleko arduradunarengana jo dezakezue.Animatu gurekin batera, NATURAN JOLASTERA!

“12 ikastetxe 12 tontor” ekimena aurrera darrai eta azken txanpan sartu gara. Dagoeneko ia 182 ikasle baino gehiago dabiltza ekimenean parte hartzen eta guztien artean 1500  tontorreko langa pasatu dute. Hasi ez zaretenok, ekimenean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 2 aste besterik ez dira geratzen ekimena buakatzeko. Hemen daukazue ekimenaren inguruko informazio guztia.

Koordinatzaileok eramango dugu ikasle bakoitzaren zenbaketa eta gogoratu, ekimenaren argazkiak bidaltzeko epea maiatzaren 29ra artekoa dela. Hemen dituzue argazkiak.

Espero dugu zuen seme-alabak eskola kirolaz gozatzea  eta hemendik aurrera ere horrela izatea. GOZATU!

KIROLAZ HEZI, KIROLAZ HAZI!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen