Musakolako jaien egitarauaren barruan eskubaloiko 4x4aren bigarren edizioa ospatu da, Arrasate Eskubaloi Taldeak antolatuta. Oraingoan, eguraldi txarra dela eta, Musakola Herri Eskolako patioan jokatu beharrean, Musakola kiroldegian burutu da.
Goizeko 10:00etan hasi den txapelketa 4 kategoriatan banatu da: LH 6ko mutilak, LH 5 eta 6ko neska-mutilak, LH 5 eta 6ko neskak eta LH 5eko mutilak. Guztira 150 neska-mutilek hartu dute parte txapelketan, 25 taldetan banatuta.
Irabazleak:
LH 6 mutilak:
- Lau txarrak
- Los cachalotes
LH 5 eta 6 neska-mutilak:
- Aramaio
- Izengabeak
LH 5 eta 6 neskak:
- Superneskak
- 4 eskuak
LH 5 mutilak:
- Gegugoh
- Que mira bobo