Testua: Harreman / Irudia: MB artxiboa
Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa Harreman elkartearekin elkarlanean ari da aurten ere, herri pobretuek bizitza duina lortzeko aukerak sortzea helburu duen zozketa solidarioan.
Harremanek hiru saski zozketatuko ditu aurten. EreinDaJanek bertako produktu ekologikoekin egokitutako saski bat, eta beste bi Harreman-Dendako Bidezko Merkataritzako produktuekin.
Zozketa “El Huesped Del Sevillano” obraren hiru emanaldietan egingo da. Izaskun Murguía Elkarte Lirikoak Amaia Antzokian antzeztuko du azaroaren 22, 23 eta 24an. Zozketa bakoitzaren prezioa euro batekoa izango da.
Bildutako dirua Mumbaiko (India) Ankur umeentzako harrera-zentroaren proiektura eta Mundukide Mozambiken egiten ari den programara bideratuko da. Harremanek oso modu aktiboan laguntzen du bi proiektuetan, pertsonek beren herrialdeetan garatu eta etorkizun duina izan dezaten.
Harremanen oinarrizko printzipioa behar handiena duten pertsonei laguntzea da, eta, horrela, urte asko daramatzagu Mozambiken eta Indian ditugun proiektuekin. Harremanek elkartasuna adierazten du mundua astintzen duten hondamendi naturalen aurrean ere, batzuetan ekintza puntualak eginez. Ildo horretan, elkartasuna adierazi nahi die Valentzian eta inguruetan DANAk kaltetutako guztiei, eta guztien laguntza eskatzen du ondorioak arintzeko.
Beste behin ere, zozketan parte hartzeko deia egiten dugu, gure herriaren ezaugarri den elkartasun espirituari bide emanez. Euro batekin asko lagundu dezakegu. Ezin diegu guztiei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu norbaiti.




