Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die Arrasateko 96 ikasleri

0
502

Guztira Debagoienatik 209 eskariak jaso dituzte.

Testua: Gurutze Gorria.

Debagoienako Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die aurten Lehen eta Bigarren Hezkuntza egingo duten eta zaurgarritasun egoeran dauden 135 familiatako 209 haurri. Sorta guztiek motxila, estutxe osoa (pinturak, boligrafoak, gomak…) eta koadernoak dituzte, beste artikulu batzuen artean. Sortak prestatzeko, haurren adina eta ikasturtea hartu dira kontuan.

Banaketa hori, udalerrietako gizarte zerbitzuen eta Gurutze Gorriaren arteko elkarlanari esker egin ahal izan da. Aurten, laguntza eskatu duten familiak iaz baino %60 gehiago izan dira.

Eskariak udalerri hauetatik etorri dira: Arrasate 96, Eskoriatza 6, Aretxabaleta 25, Oñati 39, Bergara 34, Antzuola 7 eta Elgeta 2. Guztira, 209 izan dira Debagoienako Gurutze Gorriaren eskutik eskolako materiala jaso duten ikasleak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen